Archivado en: Iritzia
Euskararen aldeko pausu asko eman dira, baina, azkenaldi honetan berriro ere atzera goazela ikus dezakegu. Euskararen inguruan egin ziren, lan, proiektu… asko bertan behera gelditzen ari dira. . Euskarari bideratzen zen diru kopuru izugarria murriztu dute, Nafarroako eta Iparraldeko eragile eta erakundeei laguntzak kendu dizkiete, euskara erabiltzen duten Nafarroako komunikabideei eta irakasleen euskara formakuntza ere murriztu dute.
Hezkuntzan, euskara lehenengo hizkuntza ez izatea inposatu nahi du Celaa sailburuak, euskara, gaztelania eta ingelesa maila berean egotea?. Benetan lotsagarria, bere ustez, artikuluan jartzen duen bezala hizkuntzen bizikidetza ahalbideratu behar da. Ados, baina, beti ere euskara dela gure hizkuntza eta gure kultura, horregatik, ez dugu onartzen euskara gaztelera eta ingelesaren maila berean jartzea. Celaa anderea, bai, zuk euskarari errespetua zor diozu, ezin duzu euskara gaztelania eta ingelesa bezain garrantzitusa dela aitortu, euskarari iraindu diozu, eta hori ez dugu onartuko.
Hizkuntz komunitate orok dauka eskubidea bere hizkuntza zein den erabakitzeko eta zein modutan irakatsiko duen aukeratzeko. Bai eskolaurrean, lehen hezkuntzan… Ba al dugu benetan eskubide hau? Utziko al digu Celaak gure eskubide hau betetzen edo inposizio bat jasan behar izango dugu? Noraino bete beharko dugu bere erabakia?. Benetan jarri beharko ditugu euskara, gaztelania eta ingelesa maila berean? Ez al da hemen eskubiderik apurtzen ari?
Ikusten den bezala , orain dugun gobernu “antieuskeriko” honekin, jai dugu! . Lan egin behar dugu gogor gure hizkuntza eta gure eskubideak defendatu eta betetzeko. Ez dezagun ahaztu, ezin gara isildu, bestela, nahi dutena egingo dute gure hizkuntza eta kulturarekin. Guk maite dugu gurea eta horren alde lan egin behar dugu. Gure hizkutza eskubideen alde!
Archivado en: Sin categoría
Bere bigarren kongresurako bidea hasi du Iratzarrik
Iratzarrik datorren hilaren 9 eta 10ean bere bigarren kongresua egingo du Bilbon “Etorkizuna gazteona” lemapean. Militanteen partaidetza izango da fase honen ardatz nagusia eta hau bermatzeko erakunde independentistak hainbat asanblada egingo ditu Gipuzkoan, esate baterako, Donostian, Eibarren edota Tolosan.
Archivado en: Sin categoría
Archivado en: Sin categoría
Iratzarrik alarde bakarra eta mistoaren aldeko apustua egiten du
Iratzarrik, Aralarren gazte erreferenteak, ezinbestekotzat jotzen du emakumeen presentzia normalizatua Hondarribiko alardean eta adierazi nahi du gizonezkoekin berdintasunean arlo, jai eta ospakizun guztietan parte hartzeko eskubide osoa dutela. Euskal Herrian oraindik ere ematen den patriarkatua eta ideia maskulinizatuekin amaitu behar dela salatu du erakunde ezkertzaleak.

Gazte erakundeak bere babes osoa adierazi nahi dio gizonez eta emakumez osatzen den Alarde Mistoari, berdintasunean sinisten duten herritar horiei, hain justu berdintasunaren izenean ari baitira, presio guztien gainetik, hurrengo belaunaldietan balore esanguratsuak ereiten.
Archivado en: Sin categoría
Gazteok prekarietateari greba!
Ekainaren 29ko deialdiak:
Donostia
12:00etan manifestazioa Bulebarretik
Hernani
18:00etan manifestazioa Gudarien plazatik
Lasarte
18:00etan manifestazioa Txosna-gunetik
Orereta
18:30etan manifestazioa Herriko plazatik
Tolosa
18:00etan manifestazioa Triangelu plazatik
Beasain
18:00etan manifestazioa Zubimusutik
Urretxu
18:00etan manifestazioa Areizaga-Kale Barren plazatik
Zarautz
18:30etan manifestazioa Udaletxetik
Azpeitia
18:30etan manifestazioa Udaletxetik
Eibar
18:30etan manifestazioa Unzaga plazatik
Arrasate
18:30etan manifestazioa Sebero Altube plazatik
Archivado en: Sin categoría
Ekainak 28, 19:30ean lesbiana, gay eta transexualen askapenaren aldeko manifestazioa Donostiako Bulebarrean. Gora LGT borroka!
Archivado en: Sin categoría
Gazteak eta emakumeak, krisiaren kaltetuenak

“Antolatu, borrokatu, lortu!” kanpainarekin jarraituz, Iratzarrik “Gazteria, emakumeak eta krisia” izeneko hitzaldia-eztabaida irekia antolatu du EHUko Donostiako campusean. Bertan Mertxe Larrañaga EHUko ekonomia irakasleak eta Igor Mera ESK-ko sindikalistak eta EGKren presidente ohiak parte hartu dute. (más…)
Archivado en: Sin categoría














