Iratzarri Gipuzkoa


Bandera espainola Donostiako Udaletxean
Mayo 20, 2008, 12:11 pm
Archivado en: Berriak, Iratzarri | Etiquetas:

Gipuzkoako Iratzarrik Donostiako udaletxean Espainiako bandera jarri izanak gatazka giroa areagotzen duela salatu du

Espainiako bandera Donostiako udaletxean jarri izanak uskal Herriko gatazka giroa areagotu baino ez du egiten. Iratzarrik ez dator bat Odon Elorzak hartutako erabakiarekin, bestelako erantzunik eman gabe, udaletxean Espainiako bandera jartzeko inposizioa onartu duelako, gainera epairik gabe. Bandera horren kontrako jarrera daukate donostiar askok, eta Iratzarri eta aralarkideon artean are bai.

Ez dugu nahi, eta ez dugu merezi, era horretako jarrerarik, Donostia eta Euskal Herriko gatazka giroa areagotzen dutelako eta elkarbizitza zailtzen dutelako; hori ez da Donostia eta Euskal Herriko sentsibilitateen arteko elkar ulertzea, elkarrizketa eta elkarren errespetuan sakontzeko modua.

Iratzarriren ustez hiriaren ikurra eta ikurriña herriaren sentimendu eta borondatea ordezkatzen dituztenak dira, dena dela, “Espainako monarkiaren bandera ez egoteko beste bandera guztiak kendu behar badute, hala izan dadila” esan du Aralarreko gazte erreferenteak.


1 comentario por mucho
Deja un comentario

Euskaldun guztiok batzen gaituen ikur bakarra ikurrina da. Gero PSOEk hitz egingo du herri banatzeaz, baina EUREN espainiar bandera da banatzen gaituen bakarra !!!
Animo ta ea hazten zareten behar dela euskal herrian zuek bezalako talde bat!

comentario por aitzib




Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>