Iratzarri Gipuzkoa


HOMOFOBIARIK EZ!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Mayo 16, 2009, 2:53 pm
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Iratzarri

homofobia

Homofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, maiatzaren 17an, Iratzarri gazte erakundeak homofobia eta transfobiaren kontra borrokatzeko deia zabaldu nahi dio euskal gazteriari. Gazte ezkertiar eta abertzaleen ustez Euskal Herrian gaur egun jasaten den homofobia eta transfobia nabaria da, eta horregatik denon konpromiso militantea ezinbestekoa da errealitate hau aldatzeko.

Berriro ere Iratzarrik exijitu du transexualitatearen despsikiatrizazioa, transfobia baita benetako gaixotasuna, eta homo-transfobia erauzteko neurriak eskatu ditu.

Zentzu horretan Iratzarrik salatu nahi ditu alde batetik erasotzaile zuzenak direnak eta bestetik Euskal Herrian LGTB kolektiboarekiko diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen dutenak; Elizako hierarkia, Alderdi Popularra (PP) eta Union del Pueblo Navarro (UPN), alegia, homofobia eta transfobia instituzionala ordezkatzen duten neurrian.

Iratzarrik les-gay-trans askapenerako mugimendua lehentasunezko borrokatzat jotzen du eta datozen egunetan EHGAM-ek deituriko ekitaldi zein konzentrazioetan parte hartzeko deia egiten du.


1 comentario por mucho
Deja un comentario

comunikazio bide guztiak( telebistako pelikulak eta teleserieak adibidez) estudio zientifikoa dira homosexualizatzeko superpoblazioa ez izateko-todo aquello que te haga llevar bien con el sexo opuesto es estudiado para romperlo como por ejemplo el habla,ideas,sentimientos,imaginacion,percpcion y muchas cosas mas,para asi evitar la superpoblacion-

Comentario por andres erdocio




Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>