Archivado en: Iritzia
Euskararen aldeko pausu asko eman dira, baina, azkenaldi honetan berriro ere atzera goazela ikus dezakegu. Euskararen inguruan egin ziren, lan, proiektu… asko bertan behera gelditzen ari dira. . Euskarari bideratzen zen diru kopuru izugarria murriztu dute, Nafarroako eta Iparraldeko eragile eta erakundeei laguntzak kendu dizkiete, euskara erabiltzen duten Nafarroako komunikabideei eta irakasleen euskara formakuntza ere murriztu dute.
Hezkuntzan, euskara lehenengo hizkuntza ez izatea inposatu nahi du Celaa sailburuak, euskara, gaztelania eta ingelesa maila berean egotea?. Benetan lotsagarria, bere ustez, artikuluan jartzen duen bezala hizkuntzen bizikidetza ahalbideratu behar da. Ados, baina, beti ere euskara dela gure hizkuntza eta gure kultura, horregatik, ez dugu onartzen euskara gaztelera eta ingelesaren maila berean jartzea. Celaa anderea, bai, zuk euskarari errespetua zor diozu, ezin duzu euskara gaztelania eta ingelesa bezain garrantzitusa dela aitortu, euskarari iraindu diozu, eta hori ez dugu onartuko.
Hizkuntz komunitate orok dauka eskubidea bere hizkuntza zein den erabakitzeko eta zein modutan irakatsiko duen aukeratzeko. Bai eskolaurrean, lehen hezkuntzan… Ba al dugu benetan eskubide hau? Utziko al digu Celaak gure eskubide hau betetzen edo inposizio bat jasan behar izango dugu? Noraino bete beharko dugu bere erabakia?. Benetan jarri beharko ditugu euskara, gaztelania eta ingelesa maila berean? Ez al da hemen eskubiderik apurtzen ari?
Ikusten den bezala , orain dugun gobernu “antieuskeriko” honekin, jai dugu! . Lan egin behar dugu gogor gure hizkuntza eta gure eskubideak defendatu eta betetzeko. Ez dezagun ahaztu, ezin gara isildu, bestela, nahi dutena egingo dute gure hizkuntza eta kulturarekin. Guk maite dugu gurea eta horren alde lan egin behar dugu. Gure hizkutza eskubideen alde!
Dejar un comentario hasta ahora
Deja un comentario









