Iratzarri Gipuzkoa


Eskubide guztiak GUZTIENTZAT!!!
Septiembre 10, 2009, 8:56 pm
Archivado en: Agenda, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak

KARTELAIratzarrik bat egiten du larunbat honetarako “Etxerak”ek egin duen deialdiarekin. Barne sailak daramanan politikaren aurrean erantzun bateratuak behar ditugu eta eskubideak eskatzen ditugunean, eskubide guztiak GUZTIENTZAT eskatzen ditugu.

Horregatik, larunbat honetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko gazte guztiok hitzordua dugu Donostian, presoen eskubideak aldarrikatzeko.

Dispertsio politikak familiengan eragiten du, modu honetan hainbat hildako sortuz modu ez-zuzenean, eta ez du sufrimendua sortzea baino beste asmorik.

Eusko jaurlaritzari,  EAEko biztanle guztien gobernua dela gogoratu behar zaio, baita beraien pentsaera ez duten preso politikoena, baina badirudi sarritan ahaztu egiten zaiola.

Larunbat honetan denok Donostiara!!!!!

Arratsaldeko 17:30etan Antiguoko tunelean (ondarreta ondoan)



Hegoaldeko koordinakundea Maiatzaren 2an Donostian
Mayo 1, 2009, 10:37 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak
Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du maiatzaren 2an Donostiako Aralarren egoitzan, Easo plazaren ondoan Pedro Egaña kalean. Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Bertan iratzarkideek grebarako zein beste mobilizazioetarako ekintzak prestatuko dituzte. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.

Euskal Herria dugu eraldatzeko eta irabazteko

Animatu eta parte hartu! Beharrezkoa zara!!!!!



MAIATZAREN 1a
Abril 30, 2009, 8:09 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak

maiatzak109Gipuzkoako Iratzarrik deia luzatzen dio euskal gazteriari eta bereziki Gipuzkoakoari,  maiatzaren 1ean mobilizazioetan parte har dezan. Gazte erakundeak gogor kritikatu du gazteok ditugun lan baldintzak Euskal Herri osoan, prekarietatez eta langabeziaz beteta. Iratzarriren ustez greba da egoera larri honi aurre egiteko irtenbide bakarra.

Berriro ere euskal langileei batasunerako deia luzatu nahi die Iratzarrik eta gazte ezkertiar independentistak datorren maiatzaren 21ean grebarako deialdia egin duten euskal sindikatuen manifestazioetan egongo direla azpimarratu du erakundeak



ETXEBIZITZA DUINA DENONTZAT!!!!!
Marzo 12, 2009, 3:06 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Mobilizazioak

3312780830_8c9163cf66_o1Iratzarri gazte erakundeak bat egiten du larunbatean Donostian arratsaldeko 17:30etan egingo den manifestazioarekin eta bere atxikimendu osoa erakuktsi dio berari. Manifestazioa Alderdi ederretik aterako da. Iratzarritik dei egiten diegu etxebizitza duinaren aldeko borrokan dauden gazte guztiei. info gehiago: www.kepasakonlakasa.org



Eztabaida irekia
Julio 1, 2008, 12:56 am
Archivado en: Agenda, Ekimenak, Iratzarri

Gazte eztabaida irekia egingo du Iratzarrik Eibarren

Bolonia prozesua, lan prekarietatea, 65 orduko lanaldia edo arrazakeria nabaria… nora doa Europa? Zer egin dezakegu gazteok beste Europa baten alde? Hurrengo uztailaren 3an, osteguna, Eibarreko La kultun 19:00etan “Beste herri bat beste Europa batean, ikuspegi ezkertzale eta abertzale batetik” eztabaida irekia egingo da Iratzarri gazte erakunde independentistak antolaturik. Jarri zure proposamenak eztabaidan! Zatoz!



Iratzarriren asanbladak, Donostian
Abril 16, 2008, 6:05 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Iratzarri

Hurrengo ostiralean, apirilak 18, Gipuzkoako Iratzarriren asanblada ospatuko da Aralarren egoitzan, 19:00etan. Han, hurrengo hilabeteetan Iratzarrik egingo dituen ekitaldiak erabakiko dituzte militanteek.

Larunbatean, 19an, 17:00etatik aurrera ospatuko da Iratzarrikide guztiak biltzen dituen asanblada, Hegoaldeko Koordinakundea, Donostian berriro.

Asanbladak Aralarreko gazte guztiei zabalik dira



Asteburuan mobilizazioak
Enero 24, 2008, 12:38 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Iratzarri

durangoahtmini.jpg Astebururako hainbat mobilizazio daude deiturik eta Iratzarri gazte erakundeak euren babesa azaldu die. Alde batetik, Euskal Herriko gizarte foroak ekimen deszentralizatuak prestatu ditu aste honetarako, borroka astea bezala, eta Donostian manifestazioa egingo da larunbatean, urtarrilaren 26an 12:00etan bulebarretik irtenda. Bestalde, arratsaldean, Tolosan AHT gelditu! elkarlanak antolaturik manifestazioa ospatuko da AHTrik ez! Inposaketarik ez! lemapean, arratsaldeko 5etan Triangulo plazatik irtenda.

Bi mobilizazio hauen harira, iratzarrik ez du aukera galdu nahi gazteriari eta gizarteari gogoratzeko beste Euskal Herri bat eta beste mundu bat posible direla, eta deia egin nahi die beste Euskal Herri bat eraikitzeko, subiranoa eta ezkerretik. Denon artean lortuko dugu.

Etorkizuna ezkerretik dator!



GAZTE TOPAKETA
Octubre 24, 2007, 11:25 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri

GIPUZKOAKO IRATZARRIK DEI EGITEN DIE 30 URTE BAINO GUTXIAGO DITUZTEN ARALARKIDE ETA IRATZARRIKIDE GUZTIEI AZAROAREN 16-17-18AN GASTEIZEN OSPATUKO DEN GAZTE TOPAGUNERAKO IZENA EMAN DEZATEN.
Asistentzia konfirmatzeko bidali e-mail bat iratzarri@iratzarri.org helbidera, azaroaren 6a baino lehen.



hegoaldeko koordinadora
Octubre 16, 2007, 12:29 pm
Archivado en: Agenda, Iratzarri

Gipuzkako Iratzarrik dei egiten die 30 urte baino gutxiago dituzten aralarko kide guztiei larunbat honetan Gasteizko egoitzan egongo den hegoaldeko koordinadoran parte har dezaten, ala nol aralarko kide ez diren gazte ezkertiar eta independentista guztiei.

Koordinadora Gasteizko Fuera Nueva kalean (Alde zaharra) izango da Arabako Aralarrek duen egoitzan, alde zaharrean. Konfirmatzeko iratzarri@iratzarri.org helbidera idatzi

LARUNBATEAN IKUSIKO GARA!



Aralar jaia Berriozarren
Octubre 14, 2007, 11:24 pm
Archivado en: Agenda, Aralar

Aralarrek lehenengo aralar jaia ospatuko du Urriaren 28an Berriozarren (Nafarroa)

EGITARAUA

  • 12:30–13:00 Harrera
  • 13:00–14:30 Agurra, Bertsoak, Brindisa, Emanaldi musikalak, Mintzaldi politikoa eta Gonbidatuei agurra
  • 14:30 Bazkaria
  • Bazkalostean: Onarpenak, sari banaketa eta zozketak
  • 17:30 Dantzaldia
  • 19:00 Amaiera
  • Umeendako puzgarriak egongo dira, eta Aralarren ardoa zerbitzatuko da.
  • Iratzarrik egun guztian zehar edariak zerbitzatzeko barra izango du.

Bazkarian izena emateko Iruñako egoitzatik (Aduanaren txokoa 16-18) pasa behar da edo ondorengo telefonora deitu: 948 20 63 62.