Iratzarri Gipuzkoa


Gazteok, aralar…eta kitto!
Febrero 17, 2009, 12:27 am
Archivado en: Aralar

bozkatuaralar



Utzi Espainia seduzitzeari!
Febrero 29, 2008, 12:32 pm
Archivado en: Aralar, Berriak, Ekimenak
seduzitu3.jpg

Ikusi Iratzarrik prestatutako web berezia hauteskundeetarako…Utzi Espainia seduzitzeari!

Lema berdinarekin Iratzarrik bere hauteskundeetako kanpainaren ekitaldi nagusia ospatuko du Donostiako Easo plazan otsailaren 27an 18:00etatik aurrera. Ekitaldia eta gero Las fellini talde trastornista Bilbotarrak eskainiko du bere ikuskizuna.


Aralar eta Iratzarrik Praileaitzen defentsaren aldeko kanpaina abiaraziko dute Debabarrenean.
Noviembre 7, 2007, 5:48 pm
Archivado en: Aralar, Berriak, Iratzarri

Iratzarrik eta Aralarrek informazio eta salaketa kanpaina hasiko dute Debabarreneko 6 herrietan (Mutriku, Soraluze, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mendaro) Praileaitzeko kobazuloaren egoeraren aurrean. Izan ere duela 15.500 urteko aztarnak (lepokoak, koba-irudiak, etab.) agertu diren arren, kobazulo hau Sasiola harrobiaren mehatxupean dago. Bi erakundeek salatzen dutenez, gainera, Eusko Jaurlaritzak harrobia gelditu eta gure ondarea defendatzetik urrun, lehenengoaren jarduera jarraitzeko apustua berretsi du kosten 22/1988 legeari muzin eginez.



Aralar jaia Berriozarren
Octubre 14, 2007, 11:24 pm
Archivado en: Agenda, Aralar

Aralarrek lehenengo aralar jaia ospatuko du Urriaren 28an Berriozarren (Nafarroa)

EGITARAUA

  • 12:30–13:00 Harrera
  • 13:00–14:30 Agurra, Bertsoak, Brindisa, Emanaldi musikalak, Mintzaldi politikoa eta Gonbidatuei agurra
  • 14:30 Bazkaria
  • Bazkalostean: Onarpenak, sari banaketa eta zozketak
  • 17:30 Dantzaldia
  • 19:00 Amaiera
  • Umeendako puzgarriak egongo dira, eta Aralarren ardoa zerbitzatuko da.
  • Iratzarrik egun guztian zehar edariak zerbitzatzeko barra izango du.

Bazkarian izena emateko Iruñako egoitzatik (Aduanaren txokoa 16-18) pasa behar da edo ondorengo telefonora deitu: 948 20 63 62.