Berriro ere Iratzarrik exijitu du transexualitatearen despsikiatrizazioa, transfobia baita benetako gaixotasuna, eta homo-transfobia erauzteko neurriak eskatu ditu.
Zentzu horretan Iratzarrik salatu nahi ditu alde batetik erasotzaile zuzenak direnak eta bestetik Euskal Herrian LGTB kolektiboarekiko diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen dutenak; Elizako hierarkia, Alderdi Popularra (PP) eta Union del Pueblo Navarro (UPN), alegia, homofobia eta transfobia instituzionala ordezkatzen duten neurrian.
Iratzarrik les-gay-trans askapenerako mugimendua lehentasunezko borrokatzat jotzen du eta datozen egunetan EHGAM-ek deituriko ekitaldi zein konzentrazioetan parte hartzeko deia egiten du.
Bertan iratzarkideek grebarako zein beste mobilizazioetarako ekintzak prestatuko dituzte. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.
Animatu eta parte hartu! Beharrezkoa zara!!!!!
Gipuzkoako Iratzarrik deia luzatzen dio euskal gazteriari eta bereziki Gipuzkoakoari, maiatzaren 1ean mobilizazioetan parte har dezan. Gazte erakundeak gogor kritikatu du gazteok ditugun lan baldintzak Euskal Herri osoan, prekarietatez eta langabeziaz beteta. Iratzarriren ustez greba da egoera larri honi aurre egiteko irtenbide bakarra.
Berriro ere euskal langileei batasunerako deia luzatu nahi die Iratzarrik eta gazte ezkertiar independentistak datorren maiatzaren 21ean grebarako deialdia egin duten euskal sindikatuen manifestazioetan egongo direla azpimarratu du erakundeak
Iratzarri gazte erakundeak bat egiten du larunbatean Donostian arratsaldeko 17:30etan egingo den manifestazioarekin eta bere atxikimendu osoa erakuktsi dio berari. Manifestazioa Alderdi ederretik aterako da. Iratzarritik dei egiten diegu etxebizitza duinaren aldeko borrokan dauden gazte guztiei. info gehiago: www.kepasakonlakasa.org
Gipuzkoa “berdea, euskalduna eta soziala” aldarrikatu ditu Iratzarrik
Iratzarri, Aralarreko gazte erreferenteak, beste Gipuzkoa bat posible dela esan du Gipuzkoako batzar nagusietako Gizarte politkako batzordean. Gipuzkoa berdea, soziala eta euskalduna aldarrikatu ditu Iratzarrik gaurko bileran. EGK-ko ordezkaria eta batzar nagusietan ordezkaturik dauden talde politikoen gazte taldeekin batera, batzarkideei eskatu die lan egoerak hobetzeko, etxebizitza duina lortzeko aukera izateko, eta giza eskubide guztien defentsa aldarrikatu dira pertsona guztientzat.
AHTaren kontrako kexa zabaltzeaz gainera euskal hiztunen eskubideak bermatzeko eskatu du Iratzarrik, eta gizarteak erabakitzen duenaren aurkako erabakirik ez hartzeko eskatu du.Talde bakoitzaren bozeramaileak prestutazuna aurkeztu du hau bezalako foroak edo eztabaida guneak hurrengoan ere berriz presta daitezen.
Irakurritako testua hemen dago ikusgai
Iratzarri, Palestinarekin

Urtarrilaren 10ean Iratzarri Gipuzkoako Palestinaren aldeko manifestazio bateratuan presente egon da. Bertan milaka parte hartzaileek Palestinari babesa erakutsi diote eta Israeli boikot aktiboa aldarrikatu dute. Bukatzean, Iratzarkideek pankarta jarri dute Donostiako Bulebarrean.
Gipuzkoako bere dolumina agertu nahi du Errenterian bere bikotekidearen esku hil den emakumearen hilketagatik, eta bere elkartasuna agertu dio hildakoaren senitartekoei eta hurbilekoei.
Berriro ere iratzarkideok indarkeria babesten duen sistema salatu nahi dugu eta matxismo eta patriarkatuaren aurkako borrokan jarraituko dugu.

Elgetako festak direla ta Iratzarrik Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko pankarta jarri dau Elgetako sarreran.

Iratzarrik babesa erakutsi dio alarde mistoari
Aralarren gazte erreferenteak ezinbestekotzat jotzen du emakumeen presentzia normalizatua eta gizonezkoekin berdintasunean arlo, jai eta ospakizun guztietan Euskal Herrian oraindik gaur ematen den patriarkatua eta ideia maskulinizatuekin amaitzeko. Iratzarri gazte erakundeak bere babes osoa adierazi nahi dio gizonez eta emakumez osatzen den Alarde Mistoari, berdintasunean sinisten duten herritar horiei, hain justu berdintasunaren izenean ari baitira, presio guztien gainetik, hurrengo belaunaldietan balore esanguratsuak ereiten.
Gipuzkoako Iratzarrik Donostiako udaletxean Espainiako bandera jarri izanak gatazka giroa areagotzen duela salatu du
Ez dugu nahi, eta ez dugu merezi, era horretako jarrerarik, Donostia eta Euskal Herriko gatazka giroa areagotzen dutelako eta elkarbizitza zailtzen dutelako; hori ez da Donostia eta Euskal Herriko sentsibilitateen arteko elkar ulertzea, elkarrizketa eta elkarren errespetuan sakontzeko modua.
Iratzarriren ustez hiriaren ikurra eta ikurriña herriaren sentimendu eta borondatea ordezkatzen dituztenak dira, dena dela, “Espainako monarkiaren bandera ez egoteko beste bandera guztiak kendu behar badute, hala izan dadila” esan du Aralarreko gazte erreferenteak.




