Hurrengo ostiralean, apirilak 18, Gipuzkoako Iratzarriren asanblada ospatuko da Aralarren egoitzan, 19:00etan. Han, hurrengo hilabeteetan Iratzarrik egingo dituen ekitaldiak erabakiko dituzte militanteek.
Larunbatean, 19an, 17:00etatik aurrera ospatuko da Iratzarrikide guztiak biltzen dituen asanblada, Hegoaldeko Koordinakundea, Donostian berriro.
Asanbladak Aralarreko gazte guztiei zabalik dira
Gazteei datozen domekan bozkatzeko deialdia egin nahi izan zieten atzo Bergaran egindako ekitaldian. Azpimarratu zuten Euskal Herriko eskubideak defendatzeko beharrezkoa dela Marilen ordezkaritza izatea.
Gaur egungo gazteria gero eta indibidualistagoa dela diotenen aurrean, lanerako gogoz eta ilusioz betetako gazteria badagoela azpimarratu nahi izan zuen Iratzarrik atzo Bergaran egindako agerraldian.
Gaineratu zuten Iratzarriko gazteek euskal herritarren etorkizuna euskal herritarrek erabakitzea nahi dutela; eta ezkerretik egindako herria eta lanerako aukera izango duen herria aldarrikatu zuten.
Euskal gazteriari hauteskunde hauetan parte hartzeko deialdia luzatu zieten. Eskubide indibidualak eta kolektiboak, lan politikak, kartzela politika eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea bezalako gaiei ezkerreko ikuspegia emateko, Aralarren aldeko bozka eskatu zuten Iratzarrikoek.
Aralarrek sentsibilitate ezberdinei leku egiten diela gaineratu zuten. Era berean, Madrileko Diputatuen Kongresuan ordezkaritza lortzeak duen garrantzia ere azpimarratu nahi izan zuten. Izan ere, adierazi zutenez, Euskal Herriari eragiten dieten hainbat erabaki Madrilen hartzen dira.
Posta elektronikoa
Aralarren aldeko bozka eskatzeaz gain, ibarreko gazteek Iratzarrirekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa ere aurkeztu zuten atzo, debagoiena@iratzarri.org hain zuzen ere.
Ikusi Iratzarrik prestatutako web berezia hauteskundeetarako…Utzi Espainia seduzitzeari!
“Jarri zure ahotsa XXI. Mendeko sozialismoari” lelopean, Iratzarrik, Aralarreko gazte taldeak kanpaina aurkeztu du. Gizarteak bizi duen egoera larria eta eskubide zibil eta politikoen etengabeko atzerakada ardatz hartuta, Iratzarrik, hego euskal herriko lau herrialdeetan eztabaida eta parte hartze guneak sortu gura ditu.
Astebururako hainbat mobilizazio daude deiturik eta Iratzarri gazte erakundeak euren babesa azaldu die. Alde batetik, Euskal Herriko gizarte foroak ekimen deszentralizatuak prestatu ditu aste honetarako, borroka astea bezala, eta Donostian manifestazioa egingo da larunbatean, urtarrilaren 26an 12:00etan bulebarretik irtenda. Bestalde, arratsaldean, Tolosan AHT gelditu! elkarlanak antolaturik manifestazioa ospatuko da AHTrik ez! Inposaketarik ez! lemapean, arratsaldeko 5etan Triangulo plazatik irtenda.
Bi mobilizazio hauen harira, iratzarrik ez du aukera galdu nahi gazteriari eta gizarteari gogoratzeko beste Euskal Herri bat eta beste mundu bat posible direla, eta deia egin nahi die beste Euskal Herri bat eraikitzeko, subiranoa eta ezkerretik. Denon artean lortuko dugu.
Etorkizuna ezkerretik dator!
Iratzarrik eta Aralarrek informazio eta salaketa kanpaina hasiko dute Debabarreneko 6 herrietan (Mutriku, Soraluze, Eibar, Elgoibar, Deba eta Mendaro) Praileaitzeko kobazuloaren egoeraren aurrean. Izan ere duela 15.500 urteko aztarnak (lepokoak, koba-irudiak, etab.) agertu diren arren, kobazulo hau Sasiola harrobiaren mehatxupean dago. Bi erakundeek salatzen dutenez, gainera, Eusko Jaurlaritzak harrobia gelditu eta gure ondarea defendatzetik urrun, lehenengoaren jarduera jarraitzeko apustua berretsi du kosten 22/1988 legeari muzin eginez.
GIPUZKOAKO IRATZARRIK DEI EGITEN DIE 30 URTE BAINO GUTXIAGO DITUZTEN ARALARKIDE ETA IRATZARRIKIDE GUZTIEI AZAROAREN 16-17-18AN GASTEIZEN OSPATUKO DEN GAZTE TOPAGUNERAKO IZENA EMAN DEZATEN.
Asistentzia konfirmatzeko bidali e-mail bat iratzarri@iratzarri.org helbidera, azaroaren 6a baino lehen.


