Iratzarrik bat egiten du larunbat honetarako “Etxerak”ek egin duen deialdiarekin. Barne sailak daramanan politikaren aurrean erantzun bateratuak behar ditugu eta eskubideak eskatzen ditugunean, eskubide guztiak GUZTIENTZAT eskatzen ditugu.
Horregatik, larunbat honetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko gazte guztiok hitzordua dugu Donostian, presoen eskubideak aldarrikatzeko.
Dispertsio politikak familiengan eragiten du, modu honetan hainbat hildako sortuz modu ez-zuzenean, eta ez du sufrimendua sortzea baino beste asmorik.
Eusko jaurlaritzari, EAEko biztanle guztien gobernua dela gogoratu behar zaio, baita beraien pentsaera ez duten preso politikoena, baina badirudi sarritan ahaztu egiten zaiola.
Larunbat honetan denok Donostiara!!!!!
Arratsaldeko 17:30etan Antiguoko tunelean (ondarreta ondoan)
Berriro ere Iratzarrik exijitu du transexualitatearen despsikiatrizazioa, transfobia baita benetako gaixotasuna, eta homo-transfobia erauzteko neurriak eskatu ditu.
Zentzu horretan Iratzarrik salatu nahi ditu alde batetik erasotzaile zuzenak direnak eta bestetik Euskal Herrian LGTB kolektiboarekiko diskriminazioa eta gorrotoa bultzatzen dutenak; Elizako hierarkia, Alderdi Popularra (PP) eta Union del Pueblo Navarro (UPN), alegia, homofobia eta transfobia instituzionala ordezkatzen duten neurrian.
Iratzarrik les-gay-trans askapenerako mugimendua lehentasunezko borrokatzat jotzen du eta datozen egunetan EHGAM-ek deituriko ekitaldi zein konzentrazioetan parte hartzeko deia egiten du.
Bertan iratzarkideek grebarako zein beste mobilizazioetarako ekintzak prestatuko dituzte. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.
Animatu eta parte hartu! Beharrezkoa zara!!!!!
Gipuzkoako Iratzarrik deia luzatzen dio euskal gazteriari eta bereziki Gipuzkoakoari, maiatzaren 1ean mobilizazioetan parte har dezan. Gazte erakundeak gogor kritikatu du gazteok ditugun lan baldintzak Euskal Herri osoan, prekarietatez eta langabeziaz beteta. Iratzarriren ustez greba da egoera larri honi aurre egiteko irtenbide bakarra.
Berriro ere euskal langileei batasunerako deia luzatu nahi die Iratzarrik eta gazte ezkertiar independentistak datorren maiatzaren 21ean grebarako deialdia egin duten euskal sindikatuen manifestazioetan egongo direla azpimarratu du erakundeak
Gipuzkoa “berdea, euskalduna eta soziala” aldarrikatu ditu Iratzarrik
Iratzarri, Aralarreko gazte erreferenteak, beste Gipuzkoa bat posible dela esan du Gipuzkoako batzar nagusietako Gizarte politkako batzordean. Gipuzkoa berdea, soziala eta euskalduna aldarrikatu ditu Iratzarrik gaurko bileran. EGK-ko ordezkaria eta batzar nagusietan ordezkaturik dauden talde politikoen gazte taldeekin batera, batzarkideei eskatu die lan egoerak hobetzeko, etxebizitza duina lortzeko aukera izateko, eta giza eskubide guztien defentsa aldarrikatu dira pertsona guztientzat.
AHTaren kontrako kexa zabaltzeaz gainera euskal hiztunen eskubideak bermatzeko eskatu du Iratzarrik, eta gizarteak erabakitzen duenaren aurkako erabakirik ez hartzeko eskatu du.Talde bakoitzaren bozeramaileak prestutazuna aurkeztu du hau bezalako foroak edo eztabaida guneak hurrengoan ere berriz presta daitezen.
Irakurritako testua hemen dago ikusgai
Iratzarri, Palestinarekin

Urtarrilaren 10ean Iratzarri Gipuzkoako Palestinaren aldeko manifestazio bateratuan presente egon da. Bertan milaka parte hartzaileek Palestinari babesa erakutsi diote eta Israeli boikot aktiboa aldarrikatu dute. Bukatzean, Iratzarkideek pankarta jarri dute Donostiako Bulebarrean.
Gipuzkoako bere dolumina agertu nahi du Errenterian bere bikotekidearen esku hil den emakumearen hilketagatik, eta bere elkartasuna agertu dio hildakoaren senitartekoei eta hurbilekoei.
Berriro ere iratzarkideok indarkeria babesten duen sistema salatu nahi dugu eta matxismo eta patriarkatuaren aurkako borrokan jarraituko dugu.

Iratzarriko ekintzaileek neurri handietako murala egin dute aurreko egunetan Mutrikun, Deba ibaiaren ertzean. Pintaketak “Independentzia – sozialismoa” lemak dauzka margozturik, eta Deba osotik (bereziki hondartzako pasealekutik) dago ikusgai. Iratzarrik aldarrikapenak hondartzetara zabaltzeko aurrera daraman kanpaina barruan kokatzen da muralaren burutzea. Bizkaiako zenbait tokitan, adibidez, antzeko ekimenak egin dira ere udan zehar.

“Herria ekinez” Gipuzkoako Iratzarriren boletinaren lehenengo alea kaleratu da.
Gipuzkoako Iratzarriren asanbladak bere lehenengo boletina kaleratu du. Herria ekinez izenpean zabaldu den berripaperak Gipuzkoako asanbladaren aurkezpen bat egiten du, Iratzarri mugimendu politiko sozialean parte hartzera gonbidatuz. Boletinak, bestalde erreportai motzen bidez zenbait gai lantzen ditu, hala nola, etxebizitza eskubidea, hezkuntzako bologna prozesua edo munduko G8an biltzen diren 8 herrialde boteretsuen eta globalizazioaren inguruko informazioa, besteak beste.

Elgetako festak direla ta Iratzarrik Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko pankarta jarri dau Elgetako sarreran.




