Iratzarri Gipuzkoa


Eskubide guztiak GUZTIENTZAT!!!
Septiembre 10, 2009, 8:56 pm
Archivado en: Agenda, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak

KARTELAIratzarrik bat egiten du larunbat honetarako “Etxerak”ek egin duen deialdiarekin. Barne sailak daramanan politikaren aurrean erantzun bateratuak behar ditugu eta eskubideak eskatzen ditugunean, eskubide guztiak GUZTIENTZAT eskatzen ditugu.

Horregatik, larunbat honetan Gipuzkoako eta Euskal Herriko gazte guztiok hitzordua dugu Donostian, presoen eskubideak aldarrikatzeko.

Dispertsio politikak familiengan eragiten du, modu honetan hainbat hildako sortuz modu ez-zuzenean, eta ez du sufrimendua sortzea baino beste asmorik.

Eusko jaurlaritzari,  EAEko biztanle guztien gobernua dela gogoratu behar zaio, baita beraien pentsaera ez duten preso politikoena, baina badirudi sarritan ahaztu egiten zaiola.

Larunbat honetan denok Donostiara!!!!!

Arratsaldeko 17:30etan Antiguoko tunelean (ondarreta ondoan)



Hegoaldeko koordinakundea Maiatzaren 2an Donostian
Mayo 1, 2009, 10:37 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak
Iratzarri gazte erakundeak Hegoaldeko Koordinakundea egingo du maiatzaren 2an Donostiako Aralarren egoitzan, Easo plazaren ondoan Pedro Egaña kalean. Asanblada arratsaldeko 17:00etan hasiko da.

Bertan iratzarkideek grebarako zein beste mobilizazioetarako ekintzak prestatuko dituzte. Ohi denez, Aralarreko afiliatu gazteeen zein iratzarkide guztien parte-hartzeari zabalik egongo da bilera.

Euskal Herria dugu eraldatzeko eta irabazteko

Animatu eta parte hartu! Beharrezkoa zara!!!!!



MAIATZAREN 1a
Abril 30, 2009, 8:09 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Ekimenak, Iratzarri, Mobilizazioak

maiatzak109Gipuzkoako Iratzarrik deia luzatzen dio euskal gazteriari eta bereziki Gipuzkoakoari,  maiatzaren 1ean mobilizazioetan parte har dezan. Gazte erakundeak gogor kritikatu du gazteok ditugun lan baldintzak Euskal Herri osoan, prekarietatez eta langabeziaz beteta. Iratzarriren ustez greba da egoera larri honi aurre egiteko irtenbide bakarra.

Berriro ere euskal langileei batasunerako deia luzatu nahi die Iratzarrik eta gazte ezkertiar independentistak datorren maiatzaren 21ean grebarako deialdia egin duten euskal sindikatuen manifestazioetan egongo direla azpimarratu du erakundeak



ETXEBIZITZA DUINA DENONTZAT!!!!!
Marzo 12, 2009, 3:06 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Mobilizazioak

3312780830_8c9163cf66_o1Iratzarri gazte erakundeak bat egiten du larunbatean Donostian arratsaldeko 17:30etan egingo den manifestazioarekin eta bere atxikimendu osoa erakuktsi dio berari. Manifestazioa Alderdi ederretik aterako da. Iratzarritik dei egiten diegu etxebizitza duinaren aldeko borrokan dauden gazte guztiei. info gehiago: www.kepasakonlakasa.org



AHT GELDITU
Mayo 28, 2008, 5:19 pm
Archivado en: Iratzarri, Mobilizazioak

Iratzarrik dei egiten du AHTren aurka Donostian egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko

Maiatzaren 31n, larunbata, Gelditour ekimenak amaiera emango dio maiatzaren 4an Kortesen (Nafarroa) hasitako bideari. Egunean bertan, manifestazio nazionala deitu du AHT gelditu! elkarlanak Donostian, 17:30etan Boulebardetik abiatuta. Iratzarrik apustu egiten du Euskal Herriak behar duen beste garraio eredu baten alde, tren sozialean oinarritutakoa, eta ama lurraren txikizioa eta Euskal Herriko sektore boteretsuenen negozioan soilik oinarritzen den desarrollismo zoro eta zentzugabekoa alde batera uzten dituena. Horregaitik dei egiten dio gazteriari mobilizazio honetan parte hartzeko, eta proiektu txikitzaile honen aurkako gehiengo sozial bat eratzen joateko.

Eztabaida gehiago, inposaketa gutxiago! AHT gelditu!