Iratzarri Gipuzkoa


Biolentzia matxistaren aurka, borroka feminista!
Diciembre 31, 2008, 1:34 am
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Iratzarri

Gipuzkoako bere dolumina agertu nahi du Errenterian bere bikotekidearen esku hil den emakumearen hilketagatik, eta bere elkartasuna agertu dio hildakoaren senitartekoei eta hurbilekoei.feminism

Berriro ere iratzarkideok indarkeria babesten duen sistema salatu nahi dugu eta matxismo eta patriarkatuaren aurkako borrokan jarraituko dugu.



Iratzarriren 1. kongresurako asanblada
Septiembre 24, 2008, 12:10 pm
Archivado en: 1

http://arabakoiratzarri.files.wordpress.com/2008/09/logopqb.jpg?w=295&h=260

Hurrengo irailaren 27an, larunbatean, Donostian izango da Iratzarriren 1. Kongresuaren inguruko gazte asanblada. Bertan informazioa eta materiala luzatuko da. Zure parte hartzea ezinbestekoa da oraingo honetan!

Bilera Donostiako egoitzan egingo dugu (Pedro Egaña, 10) arratsaldeko 17:00etan, larunbatean. Hator!

El próximo 27 de septiembre, sábado, en Donostia tendrá lugar una Gazte asanblada sobre el 1er Congreso de Iratzarri. Allí difundiremos información y materiales. ¡Tu participación es necesaria!

La reunión será en la sede de Donostia (Pedro Egaña, 10) a las 17:00 de la tarde del sábado. ¡Acude!



Murala Mutriku-Deban
Agosto 27, 2008, 11:06 pm
Archivado en: Ekimenak, Iratzarri, muralak

Iratzarriko ekintzaileek neurri handietako murala egin dute aurreko egunetan Mutrikun, Deba ibaiaren ertzean. Pintaketak “Independentzia – sozialismoa” lemak dauzka margozturik, eta Deba osotik (bereziki hondartzako pasealekutik) dago ikusgai. Iratzarrik aldarrikapenak hondartzetara zabaltzeko aurrera daraman kanpaina barruan kokatzen da muralaren burutzea. Bizkaiako zenbait tokitan, adibidez, antzeko ekimenak egin dira ere udan zehar.



Herria ekinez
Julio 9, 2008, 8:44 pm
Archivado en: Iratzarri, boletina

“Herria ekinez” Gipuzkoako Iratzarriren boletinaren lehenengo alea kaleratu da.

Gipuzkoako Iratzarriren asanbladak bere lehenengo boletina kaleratu du. Herria ekinez izenpean zabaldu den berripaperak Gipuzkoako asanbladaren aurkezpen bat egiten du, Iratzarri mugimendu politiko sozialean parte hartzera gonbidatuz. Boletinak, bestalde erreportai motzen bidez zenbait gai lantzen ditu, hala nola, etxebizitza eskubidea, hezkuntzako bologna prozesua edo munduko G8an biltzen diren 8 herrialde boteretsuen eta globalizazioaren inguruko informazioa, besteak beste.



Euskal Presoak Euskal Herrira!
Julio 5, 2008, 8:02 am
Archivado en: Berriak, Ekimenak, Iratzarri

Elgetako festak direla ta Iratzarrik Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko pankarta jarri dau Elgetako sarreran.



Eztabaida irekia
Julio 1, 2008, 12:56 am
Archivado en: Agenda, Ekimenak, Iratzarri

Gazte eztabaida irekia egingo du Iratzarrik Eibarren

Bolonia prozesua, lan prekarietatea, 65 orduko lanaldia edo arrazakeria nabaria… nora doa Europa? Zer egin dezakegu gazteok beste Europa baten alde? Hurrengo uztailaren 3an, osteguna, Eibarreko La kultun 19:00etan “Beste herri bat beste Europa batean, ikuspegi ezkertzale eta abertzale batetik” eztabaida irekia egingo da Iratzarri gazte erakunde independentistak antolaturik. Jarri zure proposamenak eztabaidan! Zatoz!



alardea
Junio 30, 2008, 12:03 am
Archivado en: Berriak, Iratzarri

Iratzarrik babesa erakutsi dio alarde mistoari

Aralarren gazte erreferenteak ezinbestekotzat jotzen du emakumeen presentzia normalizatua eta gizonezkoekin berdintasunean arlo, jai eta ospakizun guztietan Euskal Herrian oraindik gaur ematen den patriarkatua eta ideia maskulinizatuekin amaitzeko. Iratzarri gazte erakundeak bere babes osoa adierazi nahi dio gizonez eta emakumez osatzen den Alarde Mistoari, berdintasunean sinisten duten herritar horiei, hain justu berdintasunaren izenean ari baitira, presio guztien gainetik, hurrengo belaunaldietan balore esanguratsuak ereiten.



AHT GELDITU
Mayo 28, 2008, 5:19 pm
Archivado en: Iratzarri, Mobilizazioak

Iratzarrik dei egiten du AHTren aurka Donostian egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko

Maiatzaren 31n, larunbata, Gelditour ekimenak amaiera emango dio maiatzaren 4an Kortesen (Nafarroa) hasitako bideari. Egunean bertan, manifestazio nazionala deitu du AHT gelditu! elkarlanak Donostian, 17:30etan Boulebardetik abiatuta. Iratzarrik apustu egiten du Euskal Herriak behar duen beste garraio eredu baten alde, tren sozialean oinarritutakoa, eta ama lurraren txikizioa eta Euskal Herriko sektore boteretsuenen negozioan soilik oinarritzen den desarrollismo zoro eta zentzugabekoa alde batera uzten dituena. Horregaitik dei egiten dio gazteriari mobilizazio honetan parte hartzeko, eta proiektu txikitzaile honen aurkako gehiengo sozial bat eratzen joateko.

Eztabaida gehiago, inposaketa gutxiago! AHT gelditu!



Bandera espainola Donostiako Udaletxean
Mayo 20, 2008, 12:11 pm
Archivado en: Berriak, Iratzarri | Etiquetas:

Gipuzkoako Iratzarrik Donostiako udaletxean Espainiako bandera jarri izanak gatazka giroa areagotzen duela salatu du

Espainiako bandera Donostiako udaletxean jarri izanak uskal Herriko gatazka giroa areagotu baino ez du egiten. Iratzarrik ez dator bat Odon Elorzak hartutako erabakiarekin, bestelako erantzunik eman gabe, udaletxean Espainiako bandera jartzeko inposizioa onartu duelako, gainera epairik gabe. Bandera horren kontrako jarrera daukate donostiar askok, eta Iratzarri eta aralarkideon artean are bai.

Ez dugu nahi, eta ez dugu merezi, era horretako jarrerarik, Donostia eta Euskal Herriko gatazka giroa areagotzen dutelako eta elkarbizitza zailtzen dutelako; hori ez da Donostia eta Euskal Herriko sentsibilitateen arteko elkar ulertzea, elkarrizketa eta elkarren errespetuan sakontzeko modua.

Iratzarriren ustez hiriaren ikurra eta ikurriña herriaren sentimendu eta borondatea ordezkatzen dituztenak dira, dena dela, “Espainako monarkiaren bandera ez egoteko beste bandera guztiak kendu behar badute, hala izan dadila” esan du Aralarreko gazte erreferenteak.



Iratzarriren asanbladak, Donostian
Abril 16, 2008, 6:05 pm
Archivado en: Agenda, Berriak, Iratzarri

Hurrengo ostiralean, apirilak 18, Gipuzkoako Iratzarriren asanblada ospatuko da Aralarren egoitzan, 19:00etan. Han, hurrengo hilabeteetan Iratzarrik egingo dituen ekitaldiak erabakiko dituzte militanteek.

Larunbatean, 19an, 17:00etatik aurrera ospatuko da Iratzarrikide guztiak biltzen dituen asanblada, Hegoaldeko Koordinakundea, Donostian berriro.

Asanbladak Aralarreko gazte guztiei zabalik dira